Zabalik dago Xakapon ludotekan matrikulatzeko epea

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 26a, 17:51
Xakapon ludotekajko saio bat (Sorginmuño )

Izena emateak 85 euro balio du, eta horretarako bi aukera daude. 

Bata, izena-emate orria, ordainagiria eta argazki bat ludotekara eramanda, ondorengo egun eta ordutegietan: irailak 26, 17:00etatik 19:00etara; irailak 27, 28 eta 29, 09:30etik 11:30era eta 17:00etatik 19:00etara; eta irailak 30, 09:30etik 11:30era.

Bestea, orria xakaponludoteka@gmail.com helbidera bidalita. Kasu honetan, ordainagiria eta argazkia lehen egunetan eraman beharko da ludotekara.