Basozabal taldeak irabazi du Kluben Arteko Espainiako Golf Txapelketa

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 26a, 19:09
Basozabal taldeko jokalariak garaikurrekin (Rfegolf).

Joan den ostegunetik igandera arte, 16 talde aritu dira lehian Zarauzko golfean.

Donostiako taldeak erdietsi zuen garaipena, atzoko finalean Madrilgo Campo Villa mendean hartu ondoren, 2,5-0,5ekorekin. Madrilgo La Herreria sailkatu zen hirugarren postuan, iazko irabazle Asturiasko Castiellori irabazita.

Zarauzko taldeak ezin izan zituen final-laurdenak gainditu. Lehiari bide onetik ekin bazion ere, Basozabal banakako probetan nagusitu zitzaion. Azkenean, etxeko taldeak 7. postuan bukatu zuen txapelketa.

Hona hemen Donostiako taldearekin jokatu zuten golflariak: Guillermo Retana, Borja Marti, Xabier Gorozpe eta Javier Erviti, Aitor Gorriti kapitainaren gidaritzapean.