Txiki gogoan izan dute haren fusilamenduaren 41. urteurrenean

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 27a, 12:49

Jende ugari bertaratu du: bere senitartekoak, lagunak eta baita hainbat alderdi politikotako ordezkariak ere. Tartean, EH Bilduko Arnaldo Otegi zein Joseba Permach; PSE-EE legebiltzarkide Patxi Elola eta Zarauzko EAJko Jesus Arana eta Joakin Landa, EH Bilduko Mikel Goenaga eta Naiara Carvajal eta Irabazi Zarautzeko Ana de Benito eta Oihane Delgado, besteak beste.

Ohikoa izan da ekitaldia. Ahaztuak 1936-1977 elkarteko Martxelo Alvarezek hartu du hitza hasieran, eta gogoratu du Txiki, Angel Otaegi azpeitiarra eta FRAPeko hiru kideek –Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz– "bide jakin bat jarraitzeko guztia eman" zutela, "bizia, askatusuna... zuten gauza handiena". Irailaren 27ro bost izen gogoratzen dituztela nabarmendu du, "baina askoz gehiago" direla. "Zarautzen Piru, Tapi, Xenki... ere baditugu. Beste leku batzuetan beste hainbeste dira".

Haren arabera, denek dute errekonozimendua. "Guk biktima guztiez hitz egiten dugu, baina, bereziki, gudari guztiak". "Historiaren bidea apustu egin eta arriskatzen den jendearen esku dago". 

Ondoren, aurreskua egin dute haren hilobiaren aurrean, eta amaitzeko, Eusko Gudariak kantatu dute.

 

Erlazionatuak