Urriaren 11n egingo dute lehenengo saioa

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 28a, 11:30

Aurtengo ikasturteari begira, zortzi saio antolatu dituzte urritik maiatza bitartean. Hilean behin elkartuko dira, hileko bigarren asteartean, eta ordubete edo ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 17:30ean hasita.

Lehen saioa urriaren 11n egingo dute, eta elkar ezagutzeko aurkezpen eguna izango da. Saio bakoitzaren amaieran hurrengo hitzordurako liburua aurkeztuko dute, gainera. Hauek dira irakurriko dituzten lanak: Mariasun Landaren Galtzerdi suizida, Roald Dahlen Errima errebeldeak, Pello Añorgaren Gerlari handia eta Zuni, Bernardo Atxagaren Xola eta Angelito eta Kirmen Uriberen Garmendia errege.

Hamar lagunez osatutako taldetxoa osatu nahi dute, eta izena Sanz Enea liburutegian eman daiteke. Egitasmoaren asmoa ikastetxe ezberdinetako jendea elkartzea da, literaturaren harian, irakurzaletasuna sustatzeko.