Asteartean ekingo dio ZarautzOnek udazkeneko zikloari

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 3a, 08:00

'3D: erronkak eta aukerak' hitzaldiarekin ekingo diote sasoi berriari, Antoniano aretoan 19:30ean.

Mikel Arbeloa izango da udazkeneko zikloko lehenbiziko gonbidatua. Komunikazioan, berrikuntzan eta teknologia berrietan adituak 3D printing-ak eskaintzen dituen aukerez ariko da, horri lotutako teknologiez eta Euskadin zein Nafarroan izan duen erantzunaz. Era berean, bertaratzen direnek hitzaldiak irauten duen denboran zuzenean ikusi ahalko dute 3D inprimagailu batek objektu nola sortzen duen. Hitzaldia 19:30ean izango da, Antoniano aretoan.

Astearteko hitzaldiaz gain, beste hainbat ekitaldi izango dira ZarautzOnen udazkeneko zikloaren barruan. Hona hemen egitaraua:

- Urriaren 26a, asteazkena: Kontzientzian hazi jardunaldia, Fidel Delgado psikoterapeutak gidatuta.  Egun osoko jardunaldia izango da, Alameda hotelean.

- Azaroaren 3a, osteguna: Zarautzen Zientziaz Blai ekitaldia. Amaia Benitez, Amaia Hernandez, Imanol Tubia eta Manex Serras zarauztarrek lantzen dituzten proiektuez hitz egingo dute. Amaieran, Juan Ignacio Perez fisiologian katedradun, EHUko errektore ohi eta EHUko kultura zientifikoa katedraren zuzendariak hartuko du parte. 19:00etan, Modelo aretoan.

- Azaroaren 12a, larunbata: Ustaritzera bisita gidatua.

- Azaroaren 22a, asteartea: Ekonomia kolaboratiboari buruzko hitzaldia, Garbiñe Henry Deusto Innovacion Social-eko zuzenariaren eskutik, 19:30ean Antoniano aretoan.

- Abenduaren 13a, asteartea: Oxfam erakundeko Javier Elzo eta Susasna Fernandezek aberastasunari eta pobreziari buruzko hitzaldi-mahai ingurua eskainiko dute, Antoniano aretoan 19:30ean.

ZarautzOneko kideek gogoratu dute jardunaldiak streaming bidez zuzenean jarraitu ahalko direla udazkeneko zikloan ere, baita Delgadok eskainiko duena ere.