Zabaldu dute Argazkizale Elkartearen eta Luis Epelderen erakusketa

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 6a, 19:51

Orain arte bi erakusketa egin ohi zituen Zarauzko Argazkizale Elkarteak; bata, kolektiboa, eta bestea, indibiduala. Aurten biak batean elkartzea erabaki dute, eta Merkatu plazako lehen solairuan jarri dute erakusgai.

Alde batetik, elkarteko kide Luis Epeldek (Azkoitia, 1953) landutako Agorregi proiektu fotografikoa ikus daiteke, Aiako aipatu parajeetan ateratako 34 argazkirekin. Bestetik, elkarteko 16 argazkilariren askotariko lanak ikus daitezke. Erakusketa azaroaren 3a bitartean bisitatu ahal izango da.