Jende ugari bildu da Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Azokan

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 8a, 12:42

Hirugarren urtez antolatu du ekitaldia Zarauzko Solidaritate Koordinadorak, Pobreziaren Nazioarteko Egunaren harira.

17 talderen egitasmoak eta proiektuak daude ikusgai bertan, Goiener, Fiare, Emaus, OikoKredit, Tumaini eta Lakarikoak, besteak beste. Goizean, 14:00ak arte egongo da zabalik, eta arratsaldean ere irekiko dute, 17:00etatik 20:00etara.