Mikel Aierbek erretiroa hartuko du larunbat honetan

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 11a, 09:02

Binakako Munduko Txapelketa irabazitakoan, Aierbe ezkerrean eta Gaubeka eskuinean (In-pala).

Armintzan jokatuko du bere azken partida profesional gisara, eta, ondoren, omenaldia egingo diote.

Palista zarauztarrak 14 urte egin ditu profesionaletan, eta orain, 39 urterekin, jarduna uztea erabaki du. Bilboko Deportivon egin zuen debuta 2002ko abenduaren 25ean, eta larunbat honetan jokatuko du bere azken partida, Armintzan: Gaubeka lagun duela, Zubiri eta Imanolen aurka neurtuko ditu indarrak. Partidaren ondoren, omenaldia egingo diote.

Aierbek garaipen zerrenda oparoa lortu du: binaka, behin izan da munduko txapeldun, beste behin ligako txapeldun, bi alditan Bigarren Mailako txapeldun eta bitan munduko txapeldunorde; banaka, berriz, Bigarren Mailako txapeldun izan da.