Errendimenduko alebinen gurasoekin bilerak egingo dituzte ostiralean

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 13a, 17:30

Nesken gurasoekin 17:30ean bilduko dira, Orokietan, eta mutilenekin 18:30ean.

Eskubaloiko errendimenduko alebinen gurasoekin bilera antolatu biharko, Orokietan. Aurrez, nesken (17:00etan) zein mutilen (18:00etan) ikasturteen nondik norakoak aurkeztuko dituzte.  Aurkezpen bakoitzaren ondoren, ordu erdi beranduago izango dira gurasoekin bilerak, nesken gurasoekin 17:30ean eta mutilenekin 18:30ean.

Mutilak urriaren 20an, datorren ostegunean hasiko dira entrenamenduekin, 18:00etan. Ostegunetan izango dira mutilen saioak. Neskenak, berriz, ostiraletan, azaroaren 11etik hasita. 18:00etan bilduko dira neskak ere.