Daarler Vocal Consort abesbatzarekin abiatuko da Nazioarteko Ahotsak ekitaldia

Zarauzko hitza 2016ko urr. 19a, 11:09
Daarler Vocal Consort abesbatza.

Gaur eskainiko dute emanaldia, 20:30etik aurrera, Frantziskotarren elizan.

Zarautz Abesbatzak antolatu ohi dituen ekitaldien artean bat Tolosako abesbatza lehiaketako taldeen emanaldiak izan ohi dira. Aurten ere Zarautzen nazioarteko ahotsez gozatzeko aukera izango da, eta, guztira, sei taldek eskainiko dute kontzertu bana Frantziskotarren elizan; saio guztiak 20:30ean hasiko dira.

Gaur izango da lehenbiziko emanaldia, Alemaniako Daarler Vocal Consort abesbatzaren eskutik.

Hurrengo emanaldiak:

  • Urriaren 24an, astelehenean, Kubako Ensemble Vocal Ambar.
  • Urriaren 30ean, igandean, Alemaniako Ensemble Nobiles.
  • Azaroaren 1ean, asteartean, Norvegiako Ensemble Ylajali. 
  • Azaroaren 2an, asteazkenean, Esloveniako St. Nicholas Choir Litija.
  • Azaroaren 3an, ostegunean, Lituaniako Bel Canto Choir Vilnius.

Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai, eliza atarian. Zarautz Abesbatzako bazkide direnek 3 euro ordainduko dituzte, eta bazkide ez direnek 5 euro.