Gaur Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna dela eta, zapi eta begizta arrosarekin agerraldia egin dute eguerdian Lege Zaharren enparantzan. Bertan izan dira Minbiziaren Aurkako Elkarteko ordezkariek, Xabier Txurruka alkatea eta Miren Letamendia Osasun zinegotzia. Udaletxeko balkoian, gainera, begizta arrosa irudikatzen duen kartela jarri dut.