Zarautz parean A-8a mozteagatik epaitutako bost gazteak absolbitu dituzte

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 19a, 14:08
Epaitegi atarian egindako elkarretaratze bat. (BERRIA)

Segi gazte erakundea "terrorista" izendatzearen aurka egin zuten protesta 2007ko urtarrilean Saioa Zerainek, Ainara Ladronek, Naroa Ariznabarretak, Aritz Azkonak eta Asier Alberdik.

2007ko urtarrilean Zarautz (Gipuzkoa) parean A-8 errepidea mozteagatik "desordena publikoak" egotzi zizkieten bost gazteei, eta bakoitzarentzat bi urte eta erdiko kartzela zigor eskaera egin zuen fiskalak. Epaiketa hainbat alditan atzeratu ostean, Donostiako Zigor arloko 2. zenbakiko Epaitegiko epaileak absolbitu egin ditu guztiak. Helegitea jartzeko aukera du oraindik fiskalak; beraz, erabakia ez da behin betikoa.

BERRIAn irakur daiteke albiste osoa.