Landare eta lore azoka egingo dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 19a, 18:30

10:00etatik 14:30era egongo da zabalik, Zigordia kalean.

Zarauzko Udalak eta Dekolore elkarteak antolatuta, lore eta landareen udazkeneko azoka izango da larunbatean, Zigordia kalean. Bertan, askotariko produktuak izango dira: landare eta lore aukera zabala, arbusto apaingarriak, landare aromatikoak, jangarriak, sendabelarrak, kaktusak, landare krasak, besteak beste. Horrez gain, artisauek ekoitzitako produktu kosmetikoak eta sendagarri naturalak ere salduko dituzte, eta baita haziak ere, sukaldatzeko zein sendabelarrak landatzeko. 

Landareak eta horiei lotutako produktuak saltzeaz gain, azokan ekoizle, artisau eta gainontzeko adituen lana modu zuzenean ikusteko aukera izango dute herritarrek.

10:00etatik 14:30era egongo da zabalik.