Eguraldi eguzkitsua egingo du

Zarauzko hitza 2016ko urr. 21a, 08:44

Goizeko hodei hondar apurrak desagertuz joango dira, eta egun eguzkitsua egingo du. Egunaren hasiera fresko egingo du, baina ondoren epeltzera egingo du; balio altuenak 18 gradutara iritsi daitezke.

Eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, eta itsasoan metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 08:54an eta 21:37an izango dira, eta itsasbehera 15:15ean.