Gipuzkoako Taldekako Txapelketan lehiatuko dira ZKE Halterofiliako lau talde

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 21a, 11:30
ZKE Halterofiliako pultsolariak.

Villabona iznago dute hitzordua, igande goizean. Era berean, Liga Nazionaleko 6. eta azken jardunaldia izango da.

Igandean, urriaren 22an, ZKEko halterofilia ataleko lau talde izango dira lehian Gipuzkoako Taldekako Txapelketan; Villabonako Olaederra kiroldegian jokatuko da, 10:30etik aurrera. Zarauzkoek gizonezkoen hiru talde eta emakumezko talde bat aurkeztuko dute probara.

Era berean, Liga Nazionaleko 6. eta azken jardunaldia izango da. Ohorezko Mailan dagoen ZKEko gizonezkoen taldea azaroaren 19an izango den Espainiako Taldekako Txapelkera sailkatzen saiatuko da. Egun 9. postuan dago kokatuta, eta lehen hamar taldek lortzen dute finaleko txartela.

Sailkatu ahal izatea "arrakasta" izango litzatekeela diote ZKE Halterofiliatik, azkenengoz 2014an lortu baitzuen balentria.