Multikirol ligaxkako jardunaldia izango da larunbatean

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 21a, 13:55
Alebinek arrauna egingo dute asteburuan, besteak beste.

Alebinek zein benjaminek hainbat kirol praktikatuko dituzte.

Hirugarren urtez, eskualdeko Eskola Kiroleko Mahaiak martxan jarri du multikirol ligaxka. Helburua da eskubaloiaz, saskibaloiaz eta futbolaz aparte, lehiakortasunik gabe, haurrek bestelako kirolak praktikatzeko aukera izan dezaten, horiek sustatuz. Bi mailatan bereizi dute ligaxka: batetik, alebinak, LH 5. eta 6. mailakoak, eta bestetik, benjaminak, LH 3. eta 4. mailakoak.

Benjaminek irristaketa eta malabarak landuko dituzte, Zinema pilotalekuan eta Aritzbatalden, hurrenez hurren, 09:00etatik 13:00etara.

Alebinak, berriz, surfean, sofbolean, arraunean, atletismon eta kirol egokituan jardungo dute. Hemen ordutegiak eta lekuak.