3.000 euro Haitira

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 21a, 15:48
(FundaciĆ³n alianza por los derechos y solidaridad internacional)

Zarauzko Udaleko Kooperazio sailak Fundación alianza por los derechos y solidaridad internacional GKEri eman dio dirua, Haitin egiten duen lanarekin jarrai dezan.

Zarauzko Udaleko Kooperazio sailak 3.000 euroko laguntza emango du, Haitin gertatu berri den urakanaren kaltetuei laguntzeko. Zehazki, Fundación alianza por los derechos y solidaridad internacional gobernuz kanpoko erakundeari emango dio, Haitin egiten ari diren lanekin jarrai dezan.
 
Laguntza hori udalak larrialdietarako duen partidatik bideratuko da. Izan ere, partida hori bikoiztu egin dute, hain zuzen, munduan gerta daitezkeen ezbeharrei aurre egiten laguntzeko. Aurrera begira, Kooperazio sailetik ez dute baztertu datozen aste edo hilabeteetan Haitira laguntza gehiago bideratzea, baldin eta larrialdi egoerak bere horretan jarraitzen badu.