Kubako Ensemble Vocal Ambar abesbatzaren kontzertua, gaur

Zarauzko Hitza 2016ko urr. 24a, 10:00
(Argazkia: Zizurmayorcultura)

Nazioarteko Ahotsak ekimenaren barruan izango da kontzertua, Frantziskotarren elizan.

Urtero legez, Zarautz Abesbatzak antolatuta, nazioarteko ahotsak udalerrian entzuteko aukera dago egunetan Tolosako Abesbatzen Lehiaketako partaide batzuen partetik. Asteazkenean hasi zuten zikloa, Alemaniako Daarler Vocal Consort taldearen eskutik. Gaur Kubako Vocal Ambar abesbatzaren txanda izango da.

Frantziskotarren elizan izango da kontzertua, 20:30etik aurrera. Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai, eliza atarian. Zarautz Abesbatzako bazkide direnek 3 euro ordainduko dituzte emanaldi bakoitzeko, eta bazkide ez direnek, berriz, 5 euro.