Azaroaren 19ra arte eska daitezke sormen proiektuak lantzeko laguntzak

Zarauzko hitza 2016ko urr. 21a, 16:45

Gaztedia sailak 3.600 euro emango ditu hainbat proiektutarako.

3.600 euroko partida bat bideratu du Gazteria sailak, eta kultura eta arteen arloan egindako lanak bultzatzea nahiz hedatzea du helburu. Ondorengo proiektuentzat izango dira: musikagileen maketa grabazioa eta edizioa; komiki, fanzine edo bestelako kultur argiltapenen edizioa; antzezlanen ekoizpena; ikus-entzuneko lanak; eta teknologia berriekin erlazionatutako lanak. Zarauzko gaztei zuzenduta dago deialdia, 14 eta 30 urte bitartekoei, eta banaka nahiz taldeka aurkeztu daitezke.

Dagoeneko publikatu dute GAOn deialdia. Azaroaren 19ra arteko epea dago eskaerak aurkezteko. Horretarako, Gaztedia sailera (Gaztelekua) edota HAZera jo beharko da dokumentazioa jasotzera.