Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Elkarretaratzea, desirak eskatuz eta indarkeria gaitzetsiz

Zarauzko Hitza 2016ko aza. 25a, 19:37

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta, ekitaldia egin dute udaletxe aurrean. Zarauzko Sare Feministak deituta, elkarreratzea egin dute biribilean, Bizitza duin eta alaiak lelopean, eta erdigunean hainbat gauza bildu dituzte: indarkeria matxistak hildako emakumeen izenak, liburuak, loreak, kandelak... Baita desirak eta asmoak ere.