Abenduaren 16an izango da X. Kopla Txapelketa

Zarauzko Hitza 2016ko aza. 28a, 17:50
X. Kopla Txapelketako kartela.

Sarrerak larunbatean, abenduaren 3an, jarriko dituzte salgai Musika plazan, 11:30etik aurrera. Baita Bertsozale Elkarteak Durangoko Azokan jarriko duen postuan ere. Sarrerak 6 euro balioko du.

Hamar urte igaro dira Zarauzko Kopla Txapelketa estreinekoz egin zenetik, eta harrezkero, ezinbesteko hitzordua bihurtu da bertsozaleen artean. Aurtengo ekitaldia ere prest dute antolatzaileek: abenduaren 16an jokatuko da txapelketa, Putzuzulo gaztetxean, 22:00etan hasita.

Ondoren hamar bertsolariek hartuko dute parte: Igor Elortza (2015ko Zintzarriaren irabazlea), Sustrai Colina, Asier Azpiroz, Iratxe Ibarra, Ortzi Murua, Eneritz Artetxe, Unai Agirre, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Markel Eizagirre. Gai jartzaile lanetan, iaz bezala, Martin eta Xabier Etxeberria anaiak ariko dira.

Larunbat honetan, abenduaren 3an, jarriko dituzte salgai sarrerak: Musika plazan erosi ahal izango dira, 11:30etik aurrera, 6 euroan. Era berean, Bertsozale Elkarteak Durangoko Azokan jarriko duen postuan ere eskuratzeko aukera izango da. Sarrerak soberan geratuko balira, txapelketa egunean bertan 8 euroan jarriko lituzkete salgai.