Euskararen Eguna

Ospatzeko eta indartzeko

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 1a, 09:00
Kantu jira egingo dute larunbat arratsaldean (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Askotariko ekitaldiak antolatu dituzte egunotarako, Euskararen Egunaren harira.

EGITARAUA

Hilaren 28tik abenduaren 2ra
- 10:00. Beldartxo jatuna antzezlana LH 1. eta 2. maila zein haurreskolakoentzat.


Gaur, abenduak 1
- 09:00 eta 11:00. Mikel Markez eta Eñaut Elorrietaren Baga Biga Higa emanaldia batxilergoko ikasleentzat, Modelon.
- 19:00. Emanaldi bera, irekia. Gonbidapenak, Sanz Enean eta turismo bulegoan.


Bihar, abenduak 2
Udalak antolatuta:
- Egunean zehar. Batxilergoko ikasleak Durangoko Azokara.
- 13:15. Udalak eta Ziurtagiri Elkarteak Bai Euskarari agiria berritzea dendari, ostalari eta eragileekin, udalbatzar aretoan.

Orokieta Herri Eskolan:
- 09:00-10:30. Irratsaioa eta antzerkia.
- 10:45. HHkoek abestu-kalejira.
- 12:00. LHko frontoira joango dira abestera.
- Arratsaldean. Lehenbiziko ziklokoek, herri kirolak.  

Antoniano ikastetxean:
- 09:00-14:30. DBHkoek  Amama filma, txokolatada, kultur lehiaketa eta euskaraokea.
- 14:30-16:30. HH eta LHko ikasleek tailerrak, Txantxangorriren bideo muntaia eta txokolatada.

La Salle ikastetxean:
-Goizean. HHkoentzat ipuin kontaketa, senideen eskutik; LHtik idazten hasi eta DBH 4. mailakoek amaitutako ipuinen irakurketa eta larunbateko kantu jirako abestiak abestea.  
- Arratsaldean, kalejira alaia.

Salbatore Mitxelena Ikastolan:
- 11:30etik aurrera. Ikasle guztien kalejira; HH eta LHkoen photocall-a; DBHn karaokea; HHn ipuin kontalaria eta kantu jolasak eta LHn mahai jolasak, karaokea eta euskal filmak.


Etzi, abenduak 3
- Egunean zehar. Kirolguneetan Euskaraz bizi nahi dut banderolarekin argazkiak ateratzea.
- Egunean zehar. Gaztelekuan, euskarazko ekozpenaren azoka.
- 17:00. Donibane Plazatik, kantu jira Imanol Urbietaren omenez.
- 18:00. Musika plazan, dantzaldia Joxe Mendizabalekin.


Igandea, abenduak 4
- 12:00. Foruen plazan, euskal dantzak Alaken taldearekin.