Piztu dituzte Gabonetako argiak

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 2a, 22:58

Zarauzko Udalak eta Murkil Zarauzko dendarien elkarteak Gabonetako argiak pizteko ekitaldia egingo dute gaur 20:30ak aldean, Musika plazan. Croqueta y Presumida enpresako Jose Luis Gesalaga arduratu da aurten botoiari emateaz, eta Schola Cantorum abesbatzak hainbat Gabon abesti kantatu ditu.