Euskararen Eguna

Euskararen Eguna ospatu dute gaztetxoek hondartzako futbol txapelketan

Zarauzko hitza 2016ko abe. 3a, 13:32

Euskaraz bizi nahi dut banderolarekin argazkia atera dute futbol taldeek, beren partida baino lehen.

Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira eskualdean zehar, eta kirolguneetara zabaldu dute aldarria. Izan ere, haur eta gaztetxoen Hondartzako Futbol Txapelketako lehen jardunaldian, Euskaraz Bizi Nahi dut zioen barderolarekin argazkia atera dute futbol taldeek.

Bi txandetan banadatuta 50 futbol partida jokatu dituzte gaur goizean Zarauzko hondartzan, eta partida bakoitza baino lehen, elkarren aurka jokatu behar zuten taldeetako kideak bildu dira, eta argazkia atera dute euskararen alde.