Euskararen Eguna

Imanol Urbietaren abestiak kantatu dituzte, euskararen aldeko kantu-jiran

Zarauzko hitza 2016ko abe. 3a, 17:58

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, kantu-jira egin dute arratsaldean herrigunean zehar.

Zarauzko Udalak, Imanol Urbieta Musika Eskolak eta herriko ikastetxeek antolatu dute Euskararen Eguneko kantu-jira. Herriko haur, gazte eta heldu mordoa bildu da, euskararen alde Imanol Urbietaren abestiak kantatzeko. Donibane plazan abiatu dute kalejira, eta herrigunea alaitu dute Txoria Nintzela, Behin Betiko, Mac Mikel, Bizitza kantu bat da eta Oihu bat entzun da abestiekin.