Rubio eta Cuadrado izan dira azkarrenak Zarauzko 38. Bikote Mistoen Krosean

Zarauzko hitza 2016ko abe. 4a, 14:36

Zarauztarren artean Elisabete Garate eta Guillermo Vahl izan dira txapeldunak.

Gaur Zarauzko 38. Bikote Mistoen Krosa jokatu da Zarautzen, eta Izaro Rubio eta Mitxel Cuadrado ordiziarrak izan dira txapeldunak. Bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira hurrenez hurren, Iñaki Peña eta Maite Arraiza (Barakaldo), eta Aitziber Urkiola eta Jon Illarramendi (Eibar).

Zarauztarrei dagokionean, Elisabete Garate eta Guillermo Vahl izan dira azkarrenak. Bigarren postuan sailkatu dira Xabier Roteta eta Nerea Amilibia, eta hirugarren Josune Zabala eta Alex Ostolaza.

Aurten 660 bikote inguruk parte hartu dute parekidetasuna eta kirola uztartzen dituen hitzorduan. Egun bikote mistoen lasterketak Euskal Herriko txoko askotan egiten badira ere, Zarauzkoa aintzindaria izan zen. Urtez urte indarra hartzen joan da, eta gero eta gehiago dira bikote mistoen lasterketan parte hartzera animatzen diren herritarrak; lehen edizioan esaterako, 38 bikotek parte hartu zuten lasterketan. Antolatzaileek nabarmendu dute, hasiera horretan emakumeek korrika egitea gaizki ikusia zegoela gizartean, eta neskatilek parte hartzen zutela lasterketan.

Urola Kosta mailako txapelketa

Aurten berrikuntza bezala Urola Kostako I Kros Mistoen Txapelketa jokatu da. Hiru lasterketek osatu dute ligaxka, Azpeitiakoak, Errezilgoak eta Zarauzkoak; gaur azken proba puntuagarria izan denez, Urola Kosta mailako sariak ere banatu dituzte Zarautzen. Javier Delgado eta Alejandra Arribas izan dira Urola Kosta mailako txapelketako txapeldunak. Delgado irundarrak eta Arribas iruñarrak helburu solidarioarekin parte hartzen duten lasterketetan. Izan ere, irabazten dituzten sariak, gaixotun arraroak dituzten haurrei laguntzen dien Juneren Hegoak elkartearentzat izaten dira.

Urola Kostako I Kro Mistoen Txapelketan bigarren sailkatatu dira Uxoa Irigoien getariarra eta Igor Etxeberria zarauztarra, eta hirugarren Lourdes Colomo eta Jose Luis Arrate.