Gabonetako jaiotza muntatzen hasiak dira Narrosen

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 6a, 10:12
Gabonetako jaiotza atontzen ari dira Narrosen (Aritz Mutiozabal).

Figurak eta egiturak jartzen ari dira dagoeneko, baina oraindik pixka bat itxaron beharko da Gabonetako jaiotza bisitatzeko. Irekiera ekitaldia abenduaren 24an izango da, 18:30ean, Schola Cantorum abesbatzaren eskutik. Ondoren, urtarrialaren 6ra arte egongo da zabalik, egunero, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.