Kalean da Ori-Zautzen elkartasun egutegia

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 7a, 12:00
Ori-Zarautz elkartearen 2017ko elkartasun egutegia (Aritz Mutiozabal).

Herriko hainbat establezimendutan jarri dituzte salgai, 5 euroan. Ohi bezala, Rwandako Mugina herrian dituzten kooperazio proiektuetara bideratuko dute salmentatik lortzen duten dirua.

Aurten ere Zarauzko argazki zaharrez diseinatutako egutegia kaleratu du Ori-Zautz gobenuz kanpoko erakundeak. Elkarteko kide Inaxio Lertxundik koordinatu du, eta Xanti Iruretagoiena Kukulu arduratu da argazkiez. Ikusgarriak dira, besteak beste, Barren plazan zegoen Noizbait pilotalekuaren irudia, herria elurtuta 1956ko otsailean edo Globo aerostatiko bat puztutzen Munoan.

Egutegiko azalera, berriz, garai bateko emakumeen jarduna ekarri dute: "Ori-Zautz gobenuz kanpoko erakundeak Rwuandaren Aldeko egutegi solidarioaren bidez, sukalde eta lapiko artean lanean gogoz eta fin ibili ziren emakume haiei omen egin nahi die".

Era berean, garaiko bañeruak ere ekarri dituzte gogora azalean, eta aipamen berezia egin diote Paskualita ezizenez ezagutzen zen bañeruari. Egutegian jaso dutenez, berak zaintzen zituen erreginaren itsasoko bainuak, eta ondorengo esaten omen zion: "Altza la pata Reina, que olatu viene".

Egutegia 5 euroan eskuratu daiteke herriko denda eta saltoki gehienetan. Horiek salduz lortzen duten dirua Rwandako Mugina herrian dituzten kooperazio proiektuetara bideratuko dute