Urrezko Bikain ziurtagiria jaso du Berritzeguneak, eta zilarrezkoa Zarauzko Hiribusak

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 20a, 11:37
Ignacio Perurena sistema zuzendaria, Rashim Bahri zerbitzu arduraduna, Ainara Ormazabal autobus gidaria eta Maite Garrastazu Mugikortasun zinegotzia (Zarauzko Udala).

Atzo jaso zuten aitortza, Donostiako Kursaal jauregian eginiko ekitaldian.

Euskal Herriko 52 enpresek jaso zuten ziurtagiria, maila ezberdinetan –urrezkoa, zilarrezkoa eta oinarrizkoa–, eta dagoeneko 330 enpresa eta erakunde dira aitortza hori dutenak; besteak beste, Zarauzko Hitza kudeatzen duen Urola Kostako Hedabideakek Urrezko Bikain ziurtagiria du.

Aurten, Zarauzko berritzeguneak Urrezko ziurtagiria jaso du, eta, Zarauzko Hiribusari zilarrezkoa eman diote, enpresa barruan nahiz kanpoan egiten duen euskararen kalitatezko erabilera eta kudeaketa linguistikoagatik. Udaleko Mugikortasun zinegotzi Maite Garrastazuk jaso zuen azken horren ziurtagiria, enpresako ordezkari gisa.