'Am Classics' antzezlana estreinatuko dute hilaren 27an

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 3a, 16:00
Patxi Santamaria ‘Aktibo toxikoa’ lanarekin (Pedro Etxebeste).

Bederen 1 taldeak Patxi Santamariak sortutako lana taularatuko du Modelo aretoan. Aktore zarauztarrarekin batera, Antxon Sarasua musikariak hartuko du parte bertan.

Modelo aretoan kartela jarri dute eta Kultura saileko webgunean ere iragarri dute. Patxi Santamaria aktoreak eta Antxon Sarasua musikariak AM Classics izeneko antzezlana estreinatuko dute urtarrilaren 27an, Modeon bertan, 22:00etan.

Proiektuaren ideia Santamariarena da eta Bederen 1 taldearen eskutik dator. Zuzendari lanetan Juanma Alvarez aritu da, mugimenduaz Mikel Erguin eta arteaz Ainhoa Agirre. Antzezlanaren nondik norakoaren berri ez dute jakitera eman oraindik, baina badirudi musikak presentzia nabarmena izango duela.

Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte Sanz Enea kultur etxean, 6 euroan.