Apirilaren 5ean igaroko da Korrika Zarauztik

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 9a, 11:56
(Berria)

Donostia aldetik Oriora iritsiko dira 00:42an, eta ondoren helduko da Zarautzera, 01:31a inguruan.

Prest da aurtengo Korrikaren ibilbidea. Martxoaren 30ean abiatuko da Otxandiotik (Bizkaia), eta 2.535 kilometroko ibilbidea eginda, apirilaren 9ean emango diote bukaera Iruñean. Bide horretan, apirilaren 5ean iritsiko da Korrika Urola Kostara.

Eskualdean emango du gaua euskararen aldeko ekimenak: Donostia aldetik Oriora iritsiko dira 00:42an, eta 01:31 inguruan helduko da Zarautzera. Zumaiara 02:54an iristea aurreikusten dute. Kostatik Urola Erdira hartuko dute, eta Azkoitian 05:40ean sartuko da.