Lehiakide zarauztar bat ‘El conquistador del fin del mundo’ saioan

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 17a, 12:43
‘El conquistador del fin del mundo‘ programa (EITB).

EITBko 2. kateko ‘El conquistador del fin del mundo‘ programa hasi zen atzo, eta aurtengo edizioan Karibean ari dira lehiatzen 36 parte hartzaileak. Horietatik lau Urola Kostakoak dira.

Maddi Lertxundi zarauztarra da horietako bat: 21 urte ditu eta harakina da. Eskualdeko besteak ondorengoak dira: Saioa Etxeberria getariarra, Andoni Iruretagoiena aiarra eta Alex Ortega oriotarra. Laurak sari preziatua lortzeko lehian dira Karibe “basatian”, orain arteko ediziorik “gogorrenean”.