Elkarretaratzeak egingo dituzte asteazkenean, azken eraso matxistak salatzeko

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 17a, 16:35

Azken egunetan hainbat eraso matxista izan dira: batetik, emakume bat erail dute Burlatan, eta bestetik, neskato bat zauritu du bere aitak.

Hori salatzeko, elkarretaratzeak antolatu dituzte biharko. Batetik, goizean, Zarauzko Udalak deituta. 12:00etan izango da, udaletxe atarian, eta herritarrei bertaratzeko eskatu diete. Bestetik, arratsaldean, Zarauzko Sare Feministak deituta egingo dute mobilizazioa. Herritarrak 19:00etan elkartuko dira Lege Zaharren enparantzan, Aski da! lelopean. Zarauzko Udalak bat egin du deialdi horrekin.