Getaria-Zarautz errepideko zati batean errai bat itxita
Zarauzko Hitza
2017ko urt. 18a, 12:25
N-634 errepideko 21 kilometroan luizia izan zen atzo, eta Getariatik gertuen dagoen tunela itxita dago. Ondorioz, errai bakarra dago zabalik bi norazkoetarako, semaforo bidez kontrolatuta. Egoerak kostako errepideko trafikoa moteldu du.