"Gertatzen zait Kale Nagusia zeharkatzea euskararen presentzia inoren ahotan ziurtatu gabe"

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 18a, 14:55
Josu Txapartegi 'Txapas' (Hitza).

Josu Txapartegi Txapasek herriko euskararen inguruan hausnartu du Info7 irratiko Talaiatik saioan.

"Egun batzutan Zarauzko kaleetan ibiltzea nahiko... nahiko...  desesperantea, etsigarria, dela esango nuke. Gertatzen zait Kale Nagusia osoa zeharkatzea adibidez, euskararen presentzia inoren ahotan ziurtatu gabe. Kale osoa gazteleraz. Gazteleraz edo beste hizkuntza batez. Ez behintzat euskaraz. Horrelakoetan etxera itzultzen naiz bajoi handi batekin. Urte guzti hauetako ahalegina zertan gelditu den pentsatuz", adierazi du Txapasek irratsaioan.

Bere esanak osorik entzun edota irakurri daitezke Info7ren atarian.