Auto istripua autobideko ordainlekuan

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 19a, 11:13
Autobideko Zarauzko ordainlekuko istripua (@BomberosEuskadi)

Atzo gauean, 21:00ak alderan, auto istripua izan zen AP-8 autobideko ordainlekuan, Bilboko noranzkoan. Antza denez, auto batek beste bat jo zuen atzetik. Ertzaintzak jakinarazi duenez, lagun bat kotxe barruan geratu zen harrapatuta, eta suhiltzaileek atera behar izan zuten; ondorez, ospitalera eraman zuten. Zauritua atzerritarra da; Euskadiko suhiltzaileak bere twitter kontuan adierazi du 77 urteko ingeles bat dela.