Surfa, «turismoa sustatzeko tresna ikaragarria»

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 19a, 17:52
Ezkerretik, Anton Saez, Xabier Txurruka, Harkaitz Millan eta Maite Cruzado.

Xabier Txurruka Zarauzko alkatea, Ixidor Larrañaga Turismo zinegotzia eta Esther Fachin Turismo Bulegoko zuzendaria Madrilgo Fiturren izan dira, udalerria sustatzen.

Euskadiko stand-ean aurkeztu du alkateak Pro Zarautz  txapelketa, jaurlaritzako, aldundiko eta WSLko ordezkariekin batera. Gogoratu du «aurreko urtean munduko surf txapelketaren olatu berria hartu eta data berri baten aldeko apustua egin» zutela, «urtarokotasunarekin hautsiz».

WSLko arduradun Eduardo Cuntinok gaineratu du «surfa sustapen turistikorako eta injekzio ekonomikorako tresna ikaragarria» dela eta pozten duela «ekitaldiaren bidez Zarautz mundu mailan sustatzen laguntzeak».