Larunbatean izango da elikadura eta emozioei buruzko zikloko lehenbiziko hitzaldia

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 20a, 10:00

Mireia Centeno psikologoak Elikadura emozionala: janaria emozioak asetzeko erabiltzen dugunean hitzaldia eskainiko du, 11:00etan kiroldegian.

Zarauzko Prebentzio sailak hitzaldi ziklo bat antolatu du, elikadura eta emozioei buruzkoa. Guztira, hiru saio izango dira. Lehenbizikoa, bihar. Elikadura emozionala: janaria emozioak asetzeko erabiltzen dugunean hitzaldia eskainiko du Mireia Centeno psikologoak.

Astebete geroago, Alazne Agirrezabalaga nutrizionistak Elikadura emozionala saihesteko aspektu nutrizionalak emango ditu. Hirugarren eta azkenengo hitzorduan aurreko bi hizlariek elkarrekin elikadura emozionalaren prebentzioaren inguruan ariko dira, haurtzarotik janariarekiko harreman egokia sortzen laguntzeko.

Hitzaldiak goizez izango dira, 11:00etan kiroldegiko areto nagusian. Aurrez izena eman beharko da Prebentzio zerbitzuan, Zigordia kaleko 33. zenbakira joz, prebentzioa@zarautz.eus helbidera idatziz edota 943-005127 telefonora deituta. Informazio osoa eskuratzeko, Prebentzioko bloga bisita daiteke.