Pupu, Lore eta aitona Manolo Modelon izan dira

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 31a, 12:36

Igandean Modelon taularatuko dute Haizeraren herrira, Katxiporretaren ikuskizun berria. Sarrerak agortuta daude.

Imanol Urbietaren kantetan dago oinarrituta Katxiporretaren ikuskizun berria. Azaroan kaleratu zuten Korrika! Haizearen herrira disko liburua, eta horren ondoren, eszenatokira eraman dute. Igandean Zarautzen izango da ikusgai aitona Manolo (Inazio Tolosa zumaiarra), Pupu (Iraitz Lizarraga zizurkildarra) eta Lore (Ekain Ibarguren azpeitiarra) protagonista dituen saioa. Asier Sotak zuzendu du ikuskizun berria, eta Xabier Zabala zarauztarrak egin ditu musika moldaerak. Getariako bizilagun Ainere Tolosak eta Elen Kortaxarena zarauztarrak ere kolaboratu dute.

Gaur goizean egin dute aurkezpena, Modelon. Aktore, zuzendari eta kolaboratzaileez gain, bertan izan dira Urbietaren emazte Kontxi Aizarna, Joxemari Agirretxe Porrotx, Josu Txapartegi Txapas eta Salbatore Mitxelena ikastolako haurrak.

16:30ean izango da Herriaren herrira ikuskizuna, Modelon. Sarrerak dagoeneko agortu dira.

Erlazionatuak