Hip-hop koreografiek hartu dute Aritzbatalde

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 12a, 17:48

Erritmoz bete da Aritzbatalde pilotalekua, eta harmailak ikuslez gainezka. Euskal Herri osotik etorritako 300 dantzaritik gora ari dira lehian VI. Hip-Hop Gipuzkoa Txapelketan, taldeka eta hainbat kategoriatan banatuta. Maila handiko dantza erakustaldiak egiten ari dira, eta Omar Fernandez eta Nito bikoteak osatutako epaimahaiak erabakiko du nortzuk izango diren aurtengo sarituak.