Gallori omenaldia egin dio aldundiak

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 17a, 16:48
(Gipuzkoako Foru Aldundia)

Aurten munduko txapelketa irabazi duelako, eta oro har, haren ibilbidearengatik egin diote aitortza.

"Aitor Frantzesenak ikusmena galdu zuen gehien gustatzen zitzaiona egiten, surfean. Hala ere, ezbeharrari aurre egiten jakin zuen, eta eliteko kirolari ibilbideari ekin zion. Horrek ematen dizkio ilusioa eta aurrera egiteko indarra", adierazi du Denis Itxaso Kultura eta Kirol diputatuak. "Ondo merezitako omenaldia" egin dio aldundia: batetik, abenduaren 11ean munduko surf txapelketa irabazi zuelako, eta bestetik, kirola egiten ari zela izandako istripu baten ondorioz ikusmena galdu ostean egindako ibilbideagatik.

Itxasorekin batera, Markel Olano diputatu nagusiak harrera egin diote zarauztarrari eta haren kide Ibon Illarramendi Koalari aldundiko Jargi aretoan. Txapela eman diote surflariari, munduko txapelduna izan eta hura lortzeko egindako ibilbideagatik.

Aurten, Gallo-k Kirolgi Fundazioaren kirolarientzako programan hartuko du parte. Horri esker, 2017ko nazioarteko probetarako laguntza jasoko du.