Kiroldegiko langileen auzia

Irudietan: kiroldegiko langileen bizikleta martxa eta elkarretaratzea

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 18a, 13:28

Atzo hirugarren greba eguna izan zuten kiroldegiko langileek. Eguerdian agerraldia egin zuten ELA sindikatuarekin batera, udalak publiko egin dituen pleguen inguruko irakurketa eta haien egoera plazaratzeko. Arratsaldean, berriz, bizikleta martxa irekia egin zuten eta udaletxe atarian bildu ziren elkarretaratzean, eurentzat lan baldintza duinak aldarrikatzeko.