Jende ugari maitasun kontzertuan

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 18a, 14:04

Asteartea izan zen San Balentin Eguna, eta urtero bezala, horri lotuta maitasun kontzertua eskaini zuen Zarautz Abesbatzak. Atzo iluntzean izan zen, Merkatu plazan, eta jende ugari bildu zuen.