Saharako haurrak udan etxean hartzeko deia egin dute

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 19a, 15:00

Azken urteetan "izugarri" jaitsi da familia hartzaileen kopurua.

"Desertuan bizi diren ume hauentzat funtsezkoa da uda mineko beroaldi itogarriari ihes egin, gure artera etorri eta mediku azterketak egitea. Benetan garrantzitsua da eurentzat bi hilabetez ondo jan eta pilak kargatzea, beraiek gure etxe eta bihotzak umore, kolore eta goxotasunez betetzen dituzten aldi berean. Horrez gain, ukaezina da haur horiek direla herri zapaldu horren enbaxadorerik hoberenak", adierazi dute Saharautz elkartetik.

Jakinarazi dute azken urteetan "izugarri" jaitsi dela udan Saharako haurrak hartzeko prest dauden familien kopurua. Hori dela eta, dei egin diete herritarrei familia hartzaile bihurtzeko. Interesa dutenek 686-569033 telefonora dei dezaketa informazio osoa jasotzeko.