Espainiako selekziorako deitu dituzte Eneko Goenaga eta Mikel Amilibia

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 19a, 18:01
Ezkerretik hasita, Eneko Goenaga eta Mikel Amilibia eskubaloi jokalariak. (Aritz Mutiozabal)

Espainiako selekzioko hautatzaile Alberto Suarezek 18 jokalari deitu ditu Espainiako Selekzioa osatzeko, eta horien artean daude Amenabarreko bi jokalariak.

Bigarren aldiz deitu ditu Espainiako selekzioko hautatzaile Alberto Suarezek Eneko Goenaga zarauztarra eta Mikel Amilibia oriotarra. Biak Amenabarreko jokalariak dira, eta beste 16 eskubaloi jokalarirekin batera, Pinton (Madril, Espainia) izango dira, martxoaren 12tik 16ra.

Biek Guillem Perez (Fútbol Club Barcelona), Kilian Garajonay Ramirez (Liberbank C. Encantada), Antonio Serradilla (Escolapios Montequinto), Ian Tarrafeta (Fraikin Granollers), Jordi Sancho (Futbol Club Barcelona), Ivan Cerezo (Futbol Club Barcelona), Matthieu B. Selva (Fenix Toulouse), Alvaro Cabello (Zumosol ARS Palma del Río), David Soriano (Agustinos Alicante), Juan Antonio Sario (Fertiberia P. Sagunto), Jaime Gallardo (BMC), Sergi Franco (Fraikin Granollers), Adria Martinez (Fraikin Granollers), Mikel Zabala (Eibar Eskubaloia), Pau Navarro (Fraikin Granollers) eta Rolando Uriosekin (Füchse Berlin) entrenatuko dute bost egunez. 

Erlazionatuak

Ilusioak Kroaziara bidean

Aritz Mutiozabal 2016 uzt 29 Zarautz