Luz Ardidenera irteera antolatu du ZSEk

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 20a, 08:00

Martxoaren 4ean egingo dute egun osoko irteera.

Zarauzko Surf Elkarteak irteera antolatu du martxoaren 4rako. Luz Ardidenera joango dira izena ematen dutenak, eskiatzeko nahiz snowboardean zein trineoan ibiltzera. 35 euro ordaindu beharko dira. Prezio horren barruan sartzen da autobus bidaia eta forfait-a.

Ordainketa Bankinterreko ES12 0128 0351 39 0502209793 kontu korrontean egin beharko da. Parte-hartzaileen izena zse@zarauzkosurfelkartea.com helbidera bidali beharko da edota ZSEren bulegoan utzi (Mendilauta kalea, 13, itsasertza). Bulegoa astelehen, astearte eta ostiraletan 16:00etatik 18:30era irekitzen dute, eta astearte eta ostegunetan, berriz, 10:00etatik 12:30era. Informazio osoa eskuratu nahi dutenek ZSEren webgunea bisita dezakete.