Bola eta tokako proba jokatuko dute martxoaren 5ean

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 20a, 12:00
Bolako proba jokatuko dute Zelai Ondon (Hitza).

Lehendakari Txapelketako bigarren jardunaldia izango dute jokoan, Zelai Ondo auzoko bolatokian.

Goizez eta arratsaldez jokatuko dute martxoaren 5ean Lehendakari Txapelketako bigarren jardunaldia: 09:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 17:00etara, hain zuzen ere. 80 bolari ingururen parte hartzea espero dute Bol&Tok elkarteak, eta, era berean, toka txapelketa antolatuko dute.