Guardia Zibilak kontrol gehien jartzen dituen herrien artean dago Zarautz

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 20a, 10:54
A-8 autobidea, Zarautzen (Hitza).

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak kaleratutako datuen arabera, Guardia Zibilak iaz kontrol gehien jarritako herrien artean hirugarrena da.

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak iaz Euskal Herrian kontrol gehien jarri zituzten herrien zerrenda kaleratu du. Haren arabera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari jakinarazitako kontrolak dira zerrendan ageri direnak. Zarautz zerrenda horretako hirugarren herria da, 55 kontrolekin.

Hona hemen zerrenda osoa:

  • 1. Irun: 1019 kontrol
  • 2. Orozko: 62 kontrol
  • 3. Zarautz: 55 kontrol
  • 4. Iurreta: 41 kontrol
  • 5. Oiartzun: 31 kontrol
  • 6. Zestoa: 22 kontrol
  • 7. Gasteiz: 21 kontrol
  • 8. Armiñon: 18 kontrol

Euskal Herrian poliziak duen presentzia zeresana ematen ari da aste honetan. Izan ere, Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren “erretiratze osoa” eskatzen zuen EH Bilduren legez besteko proposamen baten aurrean, EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek erdibideko zuzenketa bat adostu eta onartu dute asteon Eusko Legebiltzarrean. EH Bildu abstenitu egin zen eta PPk aurka bozkatu zuen.

Arzuagaren esanetan, 14.251 polizia —2.370 guardia zibilak eta 1.381 poliziak— daude gaur egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 6,5 polizia mila biztanleko —Europan, batez bestekoa da 2 polizia mila biztanleko—. Horren arabera, 4.200 polizia egon beharko lirateke Euskal Herriko hiru herrialde horietan.