Oraindik ere geratzen dira larunbateko Paperezko Kontzerturako sarrerak

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 21a, 08:00

Aitor Gorosabel gonbidatu du Garoak, Su Ta Gar taldearen ibilbidea errepasatu eta azken diskoaz aritzeko.

Larunbat honetan, hitzordu berezia izango da Garoan. Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel izango da Paperezko Kontzertuko gonbidatua, eta taldearen ibilbideari errepasoa egiteaz gain, Maitasunari pasioa azken disko akustikoaz ere ariko da.

Oraindik ere sarrerak eskuragarri daude Garoan, 10 euroan. 12:30etik 14:00etara izango da ekitaldia.