Grupo Eulen taldeak ilusioz heldu dio denboraldiari

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 21a, 11:30

Aurreko ostiralean aurkeztu zuten 23 urtez azpiko Jira-Bira txirrindulari talde zarauztarra, aurten eta hurrengo bi denbortaldietan Grupo Eulen babeslearen izenean korrituko duena. Ekitaldia Donostian egin zuten, eta bertan izan ziren taldeko txirrindulariak, zuzendari teknikoak eta taldeko arduradun Ismael Etxarri. Era berean, Miguel Indurain eta Abraham Olano txirrindulari ohiak bezalako gonbidatu bereziek parte hartu zuten.

Argazkiak: Jira-Bira Cycling